Mezuak

ARAZURIKO ARAZTEGIA

Irudia
Apirilan Arazuriko Araztegia bisitatzen egon ginen. Bertan, araztegiko zonalde ezberdinetatik buelta bat eman genuen eta esperimentu batzuk egin genituen uraren zikloa ezagutu eta ulertzeko. Gero, Arazuri herrira joan ginen bazkaltzera eta arratsaldea pasatzera.  Argazkiak

Patxi Zubizarreta

Irudia
Ostegunean Patxi Zubizarreta idazlea gure eskolan egon zen bisita egiten. Berarekin egon ginen eta idatzitako liburuen inguruko gauza asko kontatu zizkigun. Guk ere zenbait galdera egin genizkion bere lanei buruz eta irakurritako "Midasen Eraztuna" eta "Usoa, hegan etorritako neskatoa" liburuen inguruan. 
Irudia
  DEBATEA Aste honetan, Euskara ikasgaian 6.mailako ikasleok bi debate egin ditugu gelan. Bi gaiei buruz eztabaidatzen egon gara:    1) Kanpaldiko apartamentuak mixtoak izan behar diren edo ez.    2) Eskolan baloirik gabeko eguna egon behar den edo ez.  Horretarako, debate bakoitzean aldeko zein kontrako talde bana egon da, bakoitza lau ikaslez osatuta. Debatean epaimahaia ere izan dugu, debate bakoitzean beste hiru ikasle izan direlarik. Argazki gehiago
Irudia
Gabonetako oporrak hasi baino lehen bisita berezia izan genuen 6. mailan, gelako ikasle baten aita etorri zen Irlandatik, Ciaran.  Ciaran-ek Irlanda herrialdeari buruzko azalpena egin zigun ingeleraz, bertako bizimodua eta berezitasunak azalduz. Arratsalde bikaina pasa genuen bere azalpenak entzuten.  THANK YOU CIARAN!!
Irudia
Gaur, 6.mailako ikasleok, Bertsolaritzari amaiera eman diogu "betso saio" batekin. Bertso saio honetan Bertsolaritzan landutako eta egindako bertso guztiak baita, bertsolari profesionalen antzera, inprobisatutako bertsoak botatzeko aukera ere izan dugu. Honetarako publiko ezin hobearekin kontatu dugu; LH 5.mailakoekin, hain zuzen ere. Oso ongi pasatu dugu eta asko disfrutatu dugu "bertso saio" honekin eta gure irakaslea izan den Xabier Terrerosi eskerrak eman nahi dizkiogu...ESKERRIK ASKO XABI!! Argazki gehiago
Irudia
"EZKABA 1938-2018" ERAKUSKETA Astelehenean, azaroaren 19an, Antsoaingo Udalean egon ginen "Ezkaba 1938-2018" erakusketa ikusten. Ihesaldiaren 80. urteurrena gogoratzeko Nafarroako Gobernuak Ezkabako Proiektuaren barnean antolatu du. Bertan, ikusentzunezko piezak, testigantzak, argazkiak eta historialari baten azalpenak jaso genituen. Oso interesgarria eta garrantzitsua iruditzen zaigu gure historia den hau ezagutzea. Ekainaldera gai honetan gehiago sakontzeko eta ikasteko aukera izango dugu. Argazki gehiago

PATATA PROIEKTUA

Irudia
Astelehenean "Patata proiektuari" bukaera eman genion. Lehenik eta behin, iaz eskolako baratzan landatu genituen patatak jaso genituen. Etxetik ekarritako beste patata eta osagaiekin eskolako sukaldean patata tortilak prestatu genituen. Guztira 12 tortila egin genituen eta oso goxoak atera zitzaizkigun!   Argazki gehiago ikusteko sakatu esteka :  Album osoa